Manuel Castells: ‘La crisis de la Unión Europea (UE)’
2019/06/12

19:00.

Bilbo
Bizkaia
Urnas
AIPAMENAK

Manuel Castells soziologoak hitzaldia eskainiko du ekainaren 12an, Bilbon, Bizkaia Aretoan, maiatzaren 26ko hauteskundeen ondoren Europak izango duen panoramari buruz.

Hitzaldiaren izenburua ‘La crisis de la Unión Europea (UE)’ da, eta EHUgunek eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Partaidetza eta Komunitate Garapen Unibertsitate Masterrak antolatu dute.

EHUk jakinarazi duenez, Manuel Castellsek hiri soziologiaren arloan hasi zuen bere ibilbidea, eta hiriaren eraldaketen eta auzotarren mugimenduen inguruan ardaztu zituen bere ikasketak. 1990eko hamarkadaren bukaeran, ‘La era de la información’ argitaratu zuen, egungo gizartea ulertzeko erreferentzia garrantzitsuenetakoa bihurtu den liburua. Duela gutxi, ‘Ruptura: crisis de las democracias liberales’ kaleratu du, Europar Batasunerantz hurbilduta.

ORDUA

19:00.

KOKAPENA
Abandoibarra, 3
Bizkaia Aretoa
Bilbo
Bizkaia