EuroSciPy, Python programatzaileentzako topaketa
2019/09/02 - 2019/09/06
Bilbo
Bizkaia
Matplotlib
AIPAMENAK

Irailaren 2tik 6ra bitartean EuroSciPy Python programatzaileentzako topaketa ospatuko da Bilboko Bizkaia aretoan.

Python da gehien erabiltzen den programazio lengoaietako bat zientzia mailan eta sortutako programa asko Spyder izeneko paketean biltzen dira. Horien artean NumPy (funtzio matematiko arruntak kudeatzeko), Matplotlib (datuak grafikoki erakusteko), Pandas (datuak denboran zehar analizatzeko) eta SciPy (zientzia konputazioan erabiltzeko) aurkitu daitezke.

Hauek dira egitarauak eskainiko dituen hitzaldietako batzuk: Mike Müller-en ‘Getting started with JupiterLab’ (2an); Zac Hatfield-Dodds-en ‘Sufficiently Advanced Testing with Hypothesis’ (3an); Miren Urteagaren ‘How a voice assistant works’ (4ean) eta Francesco Bonazziren ‘Matrix calculus with SymPy’ (5ean).

EuroSciPy topaketa 2008. urtetik egiten da, baina aurten Euskal Herri osora zabalduko da.

KOKAPENA
Abandoibarra Etorb., 3
Bizkaia aretoa
Bilbo
Bizkaia