‘Euskal Herri-Kolonbia’ hitzaldi zikloa
2017/12/14 - 2018/02/02

18:30/19:00.

Zenbait herrialde
Kolonbia
AIPAMENAK

Abenduaren 14tik otsailaren 2ra arte, ‘Euskal Herri-Kolonbia’ izeneko hitzaldi zikloa egingo da Iruñea, Gasteiz, Bilbo eta Arrasaten, Askapenak antolatuta.

Askapenak antolatutako Euskal Herriko herri mugimenduko militanteek osatutako brigada bat Kolonbian izan zen udan eta horren harira antolatu dira hitzaldiak. Brigadak bi helburu nagusi izan ditu: batetik, herri mugimenduko eragileekin harremanei berreustea, eta bestetik, prozesuak eta FARC-EP gerrillaren eta Santosen gobernuaren arteko Habanako akordioek utzitako errealitatea ezagutzea.

Horren inguruan arituko dira hitzaldietan: abenduaren 14an, Iruñeako Maravillas gaztetxean (19:00); abenduaren 27an, Gasteizko Landatxo gizarte etxean (18:30); urtarrilaren 18an, Bilboko Xake espazioan (19:00); eta otsailaren 2an, Arrasateko gaztetxean (18:30).

ORDUA

18:30/19:00.

KOKAPENA
Maravillas gaztetxea + Landatxo gizarte etxea + Xake espazioa + Arrasateko gaztetxea
Zenbait herrialde