Euskal Herria Sona jaialdia
2018/11/09 - 2018/12/14
Bartzelona
Hsona
AIPAMENAK

Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdia azaroaren 9an emango dio hasiera bere 21. edizioari. Urtero legez, Euskal Herriko zenbait talde ospetsu pasako dira Bartzelonatik. Kontzertuak hiriko gune desberdinetan egingo dira abenduaren 14ra bitartera: Salamandra gela, euskal etxea, Ateneu l’Harmonia...

Zizel taldearen emanaldiak emango dio hasiera egitarauari. Azaroaren 10ean, Aneguria eta Lilit i Dionís-en txanda izango da eta 15ean, Su Ta Gar entzuteko aukera egongo da. Azaroaren 16an, Liher-ek jarriko ditu doinuak eta 23an, Soking Souls-ek eta Willis Drummond-ek. Kepa Junkera ere Bartzelonatik pasako da, eta kontzertua eskainiko du euskal etxean azaroaren 24an. Abenduan bi hitzordu indartsu izango dira: hilabetearen lehenengo egunean Glaukoma eta azkenik, abenduaren 14an, Doctor Deseo taldeak errepikatuko du EH Sonan.

KOKAPENA
Areto desberdinak
Bartzelona