Euskal Herriko 44. Dantza Suelto Txapelketa
2020/10/17
Segura
Gipuzkoa
Segura
AIPAMENAK

Urriaren 17an jokatuko da Euskal Herriko 44. Dantza Suelto Txapelketa, Segurako Udalak antolatuta.

Euskal Herriko dantza-bikote hoberenek parte hartuko dute, eta euskal lurralde ezberdinetako arin-arinaz eta fandangoaz gozatzeko aukera ezin hobea izango du ikusleak.

Txapelketa Segurako Baratze pilotalekuan egingo da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Dantza-saioa Euskal Telebistak emango du.

Guztira, hamalau bikote arituko da eta atsedenaldian, berriz, Kukai dantza igoko da eszenatokira.

KOKAPENA
Nucleo Segura, 10, 20214
Baratze pilotalekua
Segura
Gipuzkoa