Euskal Herriko erdigune geografikora mendi martxa

Data

19.10.13

Lekua

Nafarroa -

erdigunea

Urriaren 13an, Euskal Herriko erdigune geografikora mendi martxa egingo da. Martxa hiru toki desberdinetik irtengo da: 08:15ean, Unanuko Herriko plazatik; 08:45ean, Senosiaindik; eta 09:30ean, Irañetako Basakoetxea bordatik.

Hiru zutabeek bat egingo dute Erdigunean 11:00ak inguruan eta ekitaldia burutuko da 11:30ean mugarriaren ondoan: musika, kantuak, ordezkarien hitz-hartzeak...

Euskal Herria bere osotasunean kontutan hartuta burutu zuen azterlanaren bitartez finkatun zen erdigune geografikoa 2004an. Andia mendilerroan kokatuta dago, Beriain mendi tontorretik nahiko hurbil. Olibesario sakonune edo saroian, 1236 metroko altueran.

Kokapena

Euskal Herriko erdigunea
Andia mendilerroa
. Nafarroa