‘Euskal Herriko historia eta nortasuna’
2020/02/02 - 2020/03/24
Bergara
Gipuzkoa
Euskal_herria
AIPAMENAK

‘Euskal Herriko historia eta nortasuna’, ahaztutako historia berreskuratzea helburu duen ekimena, otsailaren 2tik aurrera egingo da Bergaran, bertako Udalak eta Nabarralde fundazioak antolatuta.

Nazioak desagerrarazteko beraien memoria ezabatzea izaten da ohikoena. «Horretarako, nazio horren kultura eta historia suntsitu eta beste kultura eta historia bat inposatzen dira. Historia berridazten da, jatorrizko nazioak zer eta nor den ahaztu arte».

Egitarauak ‘Nafarroa, Euskal Estatua’ erakusketa (otsailaren 2tik 16ra), ‘Arantzazu, harriz herri’ dokumentala (11ean), eta ‘Euskal Herriko historia’ ikastaroa (martxoaren 3tik 24ra) bezalako ekitaldiak biltzen ditu.

KOKAPENA
Bergara
Gipuzkoa