Euskal Herriko Laborantza Ganbararen 15. urteurrenean

Data

20.01.18

Lekua

Nafarroa Beherea - Ainiza Monjolose

LOGO-EHLG-WEB.jpg

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 15 urte beteko ditu aurten eta horretarako festa aparta antolatu dute urtarrilaren 18rako Ainiza Monjolosen.

Goizeko 09:00etan hasiko da festa, ongi etorri harrera eta kafearekin. Ondoren, biltzar nagusiaren txanda izango da, non aurreko urteko errepasoa eta aurtengo urteko perspektibak aztertuko diren, ‘Laborari eta herritarren arteko elkar bizitza’ mahai-inguruaz gain.

13:30ean, aldiz, zintzur bustitzea izango da, bazkari herrikoiaz jarraitua. Bertan, tokiak tokiko produktuetako batzuk dastatzeko aukera izango da. Haragirik gabeko menu bat ere izango da begetarianoentzat.

Azkenik, musika izango da egunari giroa jarriko diona, arrtsaldeko 18:00etatik aurrera. La Marina Banda, Kimu, Mairu, Joseba Irazoki & Lagunak, Torheit eta Dj Xa2 izango dira parte hartuko duten taldeak.

Kokapena



Ainiza Monjolose. Nafarroa Beherea

Loturak