Euskal Herriko runba Aretxabaletan

Data

22.07.03 - 22.07.03

Lekua

Gipuzkoa - Aretxabaleta

Kilimak taldea.
Kilimak taldea. (NAIZ)

Uda eta jai giroarekin batera erritmo dantzagarriak nagusi dira gure herriko jaietan. Gorputzak askatzeko unea da, eta gerriak libre uzteko, bakoitzak ahal duen neurrian, noski. Bide horretan, kontzertuak areagotu zaizkio Kilimak talderi, Euskal Herriko runba lau haizetara zabaltzea helburu duen talde koloretsuari. Igandean Aretxabaletan izango dira zuzenean. Herriko plazan izango da emanaldia, arratsaldeko zazpiretan eta doan. Uztailerako emanaldi ugari hitzartu dituzte ere, eta, Irisarrin (Euskal Herria Zuzenean festibalaren egitaruaren barnean), Añorgan, Azpeitian eta Zornotzan ariko dira zuzenean.

Euskal Herrian runba musika zabaltzeko asmoz sortu zen Kilimak taldea 2018 urtean. Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariak batu ziren egitasmo berri honetan, eta azkar batean hasi zen taldearen pozoia zabaltzen gurean zehar. Runbak zaletu ugari izan ditu Euskal Herrian, baino inoiz ez da egon generoari zuzenki eutsi dion talderik. Kilimak, ordea, runba bizi-bizia da, eta musika era honetan sakontzen du taldeak ehuneko ehunean. Agustin Garmendia (ahotsa, gitarra), Ione Zozaya (ahotsa), Ander Larrañaga (bateria, perkusioak), Oskitz Gorrotxategi (tronpeta), Ihintza Zozaya (ahotsa) eta Antxon Mirena (baxua) dira egun Kilimak.

Zuzeneko hauetan pasa den urtean Baga Biga Musika Ideiak diskoetxearen babesean argia ikusi zuen ‘Euskal Herriko Runba’ diskoa aurkeztuko du taldeak. Diskoa osatzen duten sei kantuekin batera, azken urtean sortuiko abesti berriak, eta euskal kantu ezagunen moldaketa runberoak entzun ahalko dira. Batu dantzara! Festa eta algara ziurra da Kilimak talderarekin.

Kokapena

Herriko Plaza
Herriko plaza
Aretxabaleta. Gipuzkoa

Loturak