Ixo! festibala
2018/09/15

Egunean zehar.

Itsasu
Lapurdi
Ixo
AIPAMENAK

Irailaren 15ean, Ixo! Festibala ospatuko da Itsasun, Euska Irratiaren eskutik. Rock talde amateurrak ezagutarazteko aukera izango dute bertara gerturatzen direnek. Orotara sei talde hurbilduko dira eszenatokira.

Kontzertuak 17:00etan hasiko dira, baina aurretik beste ekintza batzuk izango dira, txaranga eta argazki erakusketa, esaterako.

Antolatzaileen esanetan, egitarau musikala ez dute adieraziko, jendea ez dezan joan talde bat ikusteko baizik eta egitarau osoa deskubritzeko. Kontsumo modu desberdin bat planteatu nahi dute, aurkipena zentroan ezarriz.

ORDUA

Egunean zehar.

KOKAPENA
Atharri gunea
Itsasu
Lapurdi