Euskaldiko filmategiaren 40. urteurrenean
2018/04/05 - 2018/04/26
Donostia
Gipuzkoa
ETIKETAK: Tabakalera
Cine
AIPAMENAK

Euskadiko Filmategiak 40 urte betetzen ditu eta Kimuak film laburren programak 20, eta bi urteurrenak ospatzeko programazio berezia izango da apirilean Donostiako Tabakalera zentroan.

Egitarau berezia apirilaren 5ean hasiko da, ‘Ama Lur’ filmaren proiekzioarekin. Nestor Basterretxeak eta Fernando Larruquertek zuzenduriko lanak 50 urte betetzen ditu aurten. Gainera, Peio Aldazabal Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako batek bere film gogokoena aurkeztuko du apirilaren 12an: ‘Faraon’ (Jerzy Kawalerowicz, 1966).

Bestalde, urteurreneko egitarau bereziak ikus-entzule gazteak ere erakarri nahi ditu eta ‘Karramarro uhartea’ animaziozko filma programatu du (Txabi Basterretxea eta Joxean Muñoz, 2000).

Era berean, programazioak euskal ondare zinematografikoaren balioa aldarrikatuko du, eta saio berezi bat izango da apirilaren 19an, ‘Alava, Vitoria y su Caja de Ahorros y Monte de Piedad’ (1957), ‘Ocharcoaga’ (Jorge Grau, 1961), ‘Estropada berria-Regatas en Orio’ (Jesús Almendros eta José Luis Arza, 1973), ‘Nafarrako ikazkinak’ (Montxo Armendariz, 1981) eta ‘Ikuska 14’ (Antxo Eceiza, 1982) dokumentalak eskainita.

Azkenik, euskal zinemagileen talentua eta etorkizuna ospatuko dira apirilaren 26an, amaiera festan. Kimuak programan bildutako zenbait film labur eskainiko dira.

KOKAPENA
Andre zigarrogileak plaza, 1
Tabakalera
Donostia
Gipuzkoa
LOTURAK