‘Irakurri, Gozatu eta Oparitu’: ‘(irakurtzean) zurekin oroitu naiz’
2020/10/13 - 2020/12/09
Zenbait herri
Hego Euskal Herria
Irakurri
AIPAMENAK

Euskaltzaleen Topaguneak ‘Irakurri, Gozatu eta Oparitu’ egitasmoaren 14. edizioa jarri du martxan, Euskal Herriko udal, liburutegi eta argitaletxeekin lankidetzan, urriaren 13tik  abenduaren 9ra bitartean. Aurten berrikuntzak ekarriko ditu ekimenak aurreko edizioekin alderatuta.

Kultur egitasmoak euskal gizartean euskarazko irakurzaletasunaren sustapena eta liburutegi publikoen zerbitzuen ikusgarritasuna ditu helburu nagusi. Aurten gainera, irakurzaleak irakurketatik atera duen bizipenari eta sarritan beste norbaitekin esperientzia hori konpartitzeko duen gogoari erreparatu nahi izan dio, «irakurketa partekatuari», alegia, eta horrela jaso du leloan: ‘(irakurtzean) zurekin oroitu naiz’

Hortaz, ia bi hilabeteko iraupena izango du kanpainak liburutegtan, eta opariak abendu eta urtarril bitartean banatuko zaizkie irabazleei. Aurten, egitasmoaren datak Liburutegien Eguna (urriak 24) eta Gabon aurreko opor garaira lotuko dira; batetik, udal liburutegien funtzioa azpimarratzeko eta, bestetik, Gabonetako «oparia» ‘Igo’ liburua izatea sustatu nahi delako.

Aurten honako udalerri hauetan gauzatuko da ‘Irakurri, Gozatu eta Oparitu’: Agurain, Asparrena, Dulantzi, Barrundia, Mendialdea eta Gasteizen (Araba); Atxondo, Berriz, Ermua, Getxo, Igorre, Mañaria, Ondarroan (Bizkaia); Astigarraga, Legazpi, Soraluze eta Zaldibian (Gipuzkoa); Aranguren, Barañain, Berriobeiti, Iruñea, Leitzaldea, Malerreka, Sakana, Ultzamaldea eta Zizur Nagusian (Nafarroa).

KOKAPENA
Zenbait herri
Hego Euskal Herria