‘Euskara, bestela ez gara’, hitzaldi zikloa
2018/02/14 - 2018/03/07

18:30.

Zumaia
Gipuzkoa
Euskara365
AIPAMENAK

Otsailaren 14tik martxoaren 7ra bitartean ‘Euskara, bestela ez gara’ izeneko hitzaldi zikloa ospatuko da Zumaian. Guztira lau saio eskainiko dira, 18:30ean, Alondegiko Oxford aretoan.

Otsailaren 14an, Imanol Azkuek ‘Euskara gara Zumaian’ izeneko hitzaldia eskainiko du. Otsailaren 21ean, Kike Amonarriz izango da hizlari ‘Euskarak 365 egun Zumaian’ gaiari buruz. Azken bi saioak, otsailaren 28an eta martxoaren 7an, Euskaraldia ekimenari lotutak egongo dira eta horien helburua izango da ekimena abian jartzea. Euskaltzaleen Topaguneko kideek bideratuko dituzte saioak.

ORDUA

18:30.

KOKAPENA
Erribera Kalea, 19
Alondegiko Oxford aretoa
Zumaia
Gipuzkoa