Euskarabentura espedizioa
2018/07/01 - 2018/07/31
Euskal Herritik zehar
Euskarabentura
AIPAMENAK

16 eta 17 urte bitarteko 120 gazte euskaldunek (zazpi herrialdetakoak zein diasporakoak) espedizio bat abiatuko dute Euskal Herrian zehar ‘Euskarabentura’ egitasmoaren baitan.

Espedizioa oinez garatuko da, uztailaren 1ean hasita, Euskal Herriko Done Jakue bideak jarraituz, uztailaren 31era arte. Egun bakoitzean ekintza desberdinak burutuko dira: museoak bisitatu, hitzaldiak, tailerrak, kirol txapelketak, eztabaidak, astronomia hitzaldiak…

Mauletik abiatuta, uztailaren 3an Donibane Garazin izango dira eta San Fermin egunez iritsiko dira Iruñeara Auritz eta Orreagatik pasa ostean. Hurrengo astean Gares, Lizarra, Los Arcos, Viana, Añana-Gesaltza eta Argantzun pasata Gasteizera iritsiko dira 14rako eta lautadatik Goierri zeharkatu eta Tolosara iritsiko dira 18an. Hernani gero, Irun eta kostatik Baionaraino. Donostiara gero eta Itziar, Markina-Xemein eta Gernika-Lumo igarota 30ean irisiko dira Bilbora, hileko azken egunean Getxon abenturari amaiera emateko.

KOKAPENA
Maule-Getxo
Euskal Herritik zehar
LOTURAK