Euskaraldia, 11 egunez euskaraz aritzeko erronka
2018/11/23 - 2018/12/03
Euskal Herri osoan
Euskaraldia
AIPAMENAK

Azaroaren 23an abiatuko da Euskaraldia ‘11 egun euskaraz’ lemapean. Abenduaren 3ra arte iraungo du honako helburu honekin: hizkuntza ohituretan eragin nahi. Euskal Herri osoko herri erakunde eta gizarte eragile eta elkarteen babesarekin, euskaraz hitz egin eta ulertzen duten herritarren arteko harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzea du helburu, baita era guztietako entitateak euskarazko hizkuntza praktikak babesteko neurriak hartzera bultzatzea ere.

NBeraz, Euskaraldia Euskal Herri mailan egingo den ariketa sozial bat da. Bertan, 11 egunez parte hartzaileei konpromiso pertsonal bat eskatuko zaie eta parte hartzeko bi aukera izango ditugu.

Ahobizi bezala izena ematen duenak 11 egun horietan ahal duen guztietan euskaraz egiteko konpromisoa hartuko du. Ahobiziek lehen hitza beti euskaraz egingo dute eta parean duenak nahiz eta euskaraz ez egin, ulertzen badu, elkarrizketan euskaraz egiteko ahalegina egingo du.

Belarriprestek ere ahal badute lehen hitza euskaraz egin dezakete. Kasu honetan, Belarripresten papera oso garrantzitsua izango da, ahobiziei beraiekin euskaraz hitz egiteko eskatuko baitie. Nahiz eta beraiek euskaraz egiteko konpromisoa ez hartu, euskaraz hitz egin nahi duen orori beraiekin euskaraz hitz egiteko adierazi die, honela elkarrizketa elebidunak ahalbidetuz.

Euskaraldiaren inguruko albiste guztiak hemen.

Euskaraldia nazioartean

LOTURAK