Euskararen Astea
2019/11/26 - 2019/12/05
Zumaia
Gipuzkoa
Euskaraldia
AIPAMENAK

Zumaiako Udalak Euskararen Astea ospatuko du abenduarekin batera. Ekitaldiak azaroaren 26tik abenduaren 5era bitartera luzatuko dira, eta era askotakoak izango dira: hitzaldiak, musika emanaldiak, proiekzioak…

Gainera, azaroaren 28an, ostegunez, Julene Azpeitia 32. ipuin lehiaketako sari banaketa egingo da, 19:00etan, Alondegian. 2020an egingo den Euskaraldiaren lehen urratsa emango da astean zehar. Izan ere, azaroaren 30ean, 12:00etan, Torreberri aurrean euskararen aldeko ekitaldia egingo da eta bertan desioen sarea osatuko da, adierazpena irakurtzearekin batera.

Bestetik, proiekzioei dagokionez, ‘Yugo eta Lala’ filma emango da Aita Mari zineman abenduaren 2an; eta zine-forum emanaldia ‘Margolaria’-rekin, abenduaren 5ean.

KOKAPENA
Zenbait tokitan
Zumaia
Gipuzkoa