Euskararen Urtaroa ekimena
2019/11/14 - 2019/11/30
Zenbait herri
Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa
Urtaroa
AIPAMENAK

Euskararen erabilera eta sustapena xede duen Euskararen Urtaroa ekimena azaroaren 14tik 30era bitartera ospatuko da Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoako 42 herritan.

Duela zenbait urte Nafarroa Beherean abiatu zen Euskararen Urtaroa ekimena eta orain Ipar Euskal Herri osora hedatu da.

Egitaraua zabala izango da eta beste ekintzen artean ikusgarriak, mintzaldiak, erakusketak, tailerrak, jokoak eta bisita gidatuak egingo dira. Berrikuntzei dagokionez, gastronomiari loturiko hitzorduak ospatuko dira Itsasun, Ezpeletan eta Hendaian azaroaren 16, 28 eta 30ean, hurrenez hurren.

KOKAPENA
Zenbait tokitan
Zenbait herri
Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa
OSAGARRIAK