Eusko Ikaskuntzaren Gizarte Foroa
2018/05/17

15:00-19:00

Bilbo
Bizkaia
Euskoikaskuntza
AIPAMENAK

Landa, hiri eta industria guneen garapenari buruzko foroa egingo da maiatzaren 17an, 15:00etatik aurrera, Bilboko Beaz foru sozietatearen egoitzan. Begirada desberdinak jasotzeko helburu duen hitzorduak parte-hartzaileen hausnarketa eragin nahi du.

Bilboko foroa Eusko Ikaskuntzaren Geroa Elkar-Ekin prozesuaren baitan egingo da, eta ekimen honen bidez euskal komunitateek XXI. mendean dituzten erronka eta aukera nagusien aurrean hausnartu eta gauzatzeko proposamenak landu nahi dira.

Lurralde estrategiak eta iraunkortasuna landuko dira saioan, eta gaien gakoak diren eragileak egongo dira, besteak beste, arlo sozioekonomikoko ordezkariak, politikariak eta gizarte antolatua.

Saioaren lehenengo zatian esperientziak eta ikuspegi desberdinak tartekatuko dira, eskualde, industria, landa eta hiri guneen garapenaren inguruan. Halaber, lurralde garapenean ekonomia zirkularrak duen eginkizuna landuko da. Ondoren, etorkizuneko eszenatokien inguruan lanketa egiteko talde lana egingo da.

Sozioekonomiaren alorrean garatutako bigarren Gizarte Foroan, honeko hauek hartuko dute parte, besteak beste: Ainara Basurko, Beaz Bizkaiako zuzendari nagusiak; Mixel Berhokoirigoin, Euskal Herriko Laborantza Ganberako ordezkariak; Alfonso Martínez Cearra, Bilbao-Metropoli 30 erakundeko zuzendari nagusiak eta Iñigo Ruiz de Apodaka, Ekonomia Zirkularrean doktoregai eta CAFeko Sales Manager-Modernizations BU kideak.

ORDUA

15:00-19:00

KOKAPENA
Sabino Arana, 8
BEAZ Foru Sozietatea
Bilbo
Bizkaia