Extreme Bardenas Erdia
2020/03/29

09:00.

Arguedas
Nafarroa
Media_extreme
AIPAMENAK

Martxoaren 29an Extreme Bardenas Erdia bizikleta lasterketa egingo da Arguedasen, Extreme Bardenas izeneko probaren «arreba txikia» bezala ezagutzen dena.

Bizikletan ibiltzea edota desertuko parajeak gustoko dituen edonori zuzendua dago lasterketa, Errege Bardeako Parke Naturalaren ignurutik igarotzen baita.

Probaren irteera 09:00etan izango da Arguedes-eko erdialdean eta helmuga polikiroldegian kokatuko da. Bien artean 53 kilometroko ibilbidea izango da, hainbat hornidura gunerekin.

Izena emateko epea martxoaren 15a bitartean luzatuko da, 800 parte hartzaileen muga gainditzen ez den bitartean.

ORDUA

09:00.

KOKAPENA
Arguedas
Nafarroa