Ezpalak eta Toc Bilbon

Data

21.10.15 - 21.10.15

Lekua

Bizkaia - Bilbo

ezpalak

Talde berriak ere sortzen dira. Eszena etengabe berritzen ari da, aldatzen, indartzen. Eta Bilboko Udazken soinuak zikloan hauetako asko ikusi eta entzuteko aukera daukagu. Zestoa eta Mungiatik hurbilduko dira Ezpalak eta Toc. Dagoneko bidean urrats ugari eman dituzten taldeak biak, eta batera kontzertu indartsu bat eskaini dezakete Gran Via kaleko BBK aretoan. Rockaren belaunaldi berria da Euskal Herrian, rocka ez da agortu, eta zuzenean onenak ematera datoz.

Ezpalak

Zestoan Eñaut Gaztañagak sortutako taldea da Ezpalak. Ekoizlea eta musikaria da. Gaztain estudioa dauka herrian, Grises taldean ere aritzen da eta talde askorentzat ekoizpen lanak egin ditu. Sei urte izan zen talde horietako bat, eta ‘Ezpalak’ lana grabatu zutenean, izena eta esanahia asko gustatu eta noizbait sortu beharreko talde batentzat gorde zuen izena. Egur hartatik, orain ezpal hauek. Diskoa kaleratu zuen 2019. urtean Ezpalak taldeak eta aspaldi honetan singleak askatzen ari dira. Zuzenekoei ekin diete eta Bilbokoa publikoarengana hurbiltzeko aukera paregabea da. Sarean bideo zenbait ere badituzte. Entzungarri eta ikusgarriak, dudarik gabe. Juanjo Berasain nafarra da abeslaria, Eñaut Gaztañaga arduratzen da gitarra doinuez, Unai Eizagirre ari da baxuan eta berriki bateria ere aldatu dute, orain danbor hotsaz Janardana Iglesias arduratzen da.

Toc

Mungiako laukotea. Aitor Etxebarriak, Ander Goitiak eta Mikel eta Xabier Bilbao anaiek osatzen dute. 2016an sortu ziren, eta hainbat lan plazaratu dituzte, tarteko pandemiaren zuloa gaindituta. ‘Zaratak saltzen’ plazaratu zuten 2018an, hori izan zen beraien lehen lana. Gerora, 5 abestiko Ep bat egin zuten 2019an: ‘Badau’. Eta oraintsu plazaratu dute 12 abesti batzen dituen ‘Zidazun’ lana. Ahots kantaera berezia, rock melodikoa, gitarra joko berezia eta zuzeneko ederrak ditu Toc taldeak. Mungian aspaldi honetan sortu diren taldeen eztandaren erakusgarri dira. Kontzertu ederrak eskaini ohi ditu, eta beraien lagun taldea beti dute ondoan.

Kokapena

BBK aretoa
Gran Via
Bilbo. Bizkaia

Loturak