Eztena jaialdiaren X. urtemuga gala
2018/06/16

19:00

Errenteria
Gipuzkoa
Eztenajaialdia
AIPAMENAK

Mikelazulo kultur elkarteak antolatutako EZTENA antzerki jaialdiak aurten 10 urte betetzen dituela eta, gala berezi bat egingo da. Jaialditik urte hauetan guztietan pasatako sortzaileak sarituko dira Errenteriako Niessen auditorioan, gala berezi batean. Zita ekainaren 16an 19.00etan izango da, auditorioaren sarreran hasita.

Era berean, jaialdiak sei antzerki testu argitaratzea erabaki du. Horietako hiru euskaraz eta beste hiru gazteleraz. Aurretik argitaratu gabeak dira eta dramaturgia berrien ildoan koka daitezke. Hauek tituluak: ‘Ella y él: Ficciones’ (Legaleon-T), ‘Tres pedradas’ (Javi Barandiaran), ‘Abandónate mucho’ (Las XL), ‘Zapatak’ (Joxemari Karrere), ‘Aitaren larrua’ (Tripak kolektiboa) eta ‘Ametsen faktoria’ (Jose Martin Urrutia ‘Txotxe’).

Galan parte hartzeko eztenagala@gmail.com emailera idatzi behar da. Liburuak galan bertan lortu ahal izango dira, baita Mikelazulon eta Oreretako Noski! liburu-dendan ere. 

ORDUA

19:00

KOKAPENA
Alfonso XI.aren kalea, 10
Niessen auditorioa
Errenteria
Gipuzkoa