Fant zinemaldira lanak aurkezteko epea, zabalik
2019/11/28 - 2020/03/01
Bilbo
Bizkaia
Fant
AIPAMENAK

Fant Zinemaldi Fantastikoaren 26. edizioa 2020ko maiatzaren 8tik 16ra ospatuko da, eta bertan lehiatuko diren film laburrak zein luzeak aurkezteko epea zabalik dago martxoaren 1era arte.

Epaimahaiaren eta ikusleen iritziz onenak izan diren film laburrei ematen zaizkien 3.000 euroko bi sari eta epaimahaiaren iritziz Euskal Herriko film labur hoberenari ematen zaion 2.000 euroko saria banatuko dira. Horrez gain, 1.500 euroko saria izango da Panorama Fantastiko Laburra saileko Film Labur Onenarentzat.

Gainera, Fanten hurrengo edizioak eutsi egingo die film luzearen alorreko sariei. Horrela, Sail Ofizialeko Film Luze Onenak 3.500 euro jasoko ditu, eta Panorama Fantastiko Saileko Film Luze Onenak 2.250 euro.

Horrez gain, Sail Ofizialeko film luzeei ematen zaizkien ohorezko sari hauek banatuko dira beste urte batez: Gidoi Onenaren Saria, Euskal Herriko Gidoilarien Elkarteak ematen duena, eta Zuzendaritza Berritzaileen Saria, Fas zine Klubaren eskutik. Fantrobia saria ere banatuko da beste behin, zine fantastikoaren barruan azken urteetan hazten ari den balio gisa azaldu den pertsonari.

Halaber, hirugarren urtez jarraian Unión de Actores Vascos-Euskal Aktoreen Batasuna ohorezko saria emango zaio Euskal FANT Laburra Saileko antzezpen onenari. Euskal Aktoreen Batasunak izendatutako epaimahaiak egingo du aukeraketa.    

KOKAPENA
Bilbo
Bizkaia
LOTURAK