FICAB, Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa

Data

20.11.16 - 20.11.21

Lekua

Gipuzkoa - Irun

Ficab

Azaroaren 16tik 21era egingo da FICAB, Bidasoko Zinema Arkeologikoaren Nazioarteko Jaialdia. Guztira, 26 lan hautatu ditu lehiaketan parte hartzeko.

Noski, lehiaketa egokitu egingo da, Covid-19 dela-eta ezarritako segurtasun-neurriak betetzeko. Lehiaketa Amaia KZn egitea aurreikusi dute, COVID-19aren pandemiaren ondorioz behar diren segurtasun-neurriak betez.



Aurten, hainbat jatorritako 65 film jaso dira (Georgia, Kongoko Errepublika Demokratikoa edo Australia). Hautatutako 26 filmen artean, Frantzia eta Espainiakoak dira nagusi, baina Brasil, Egipto edo Irangoak ere badaude.

Jaialdiaren egitarauari dagokionez, film hautatuak ohiko hiru emanaldietan banatuko dituzte, eta 30 emanaldi inguru eskainiko dituzte. Goizeko saioan, ikastetxeei zuzendutako Hezkuntza Atala eskainiko da. Aurten ere, Orona Fundazioaren laguntzari eta babesari esker, Donostialdera zabalduko da atal hori, eta ikuspegi pedagogiko onena duen filmari emango zaio saria.

Irungo arratsaldeko emankizunak, berriz, ohikoak izango dira –17:00etan eta 19:00etan–, eta sarrera doan izango da lekua bete arte.

Epaimahaia ikus-entzunezko munduko eta arkeologiako profesional ospetsuek osatuko dute eta egoitzei dagokienez, aurten ere proiekzioak Aquarium-Itsas Jauregian egingo dira, dagozkien segurtasun-neurriak hartuta. Urpeko arkeologiari lotuago dauden proiekzioak eskainiko dira.

Kokapena

Aquarium-Itsas Jauregia

Irun. Gipuzkoa

Loturak

FIBAC