Frantziar zinema beltzari eskainiko dio zikloa Nosferatuk

Data

23.01.18 - 23.03.22

Lekua

Gipuzkoa - Donostia

‘Maigret tend un piège’ filma eskainiko da, beste batzuren artean.
‘Maigret tend un piège’ filma eskainiko da, beste batzuren artean. (DONOSTIA KULTURA)

Nosferatu ziklo berria urtarrilaren 18an hasiko da Tabakaleran. Oraingoan Frantziako zinema beltzari, polar deituari, eskainia. Zikloa Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak antolatu dute, Tabakalera eta Institut Valencià de Cultura – Filmoteca de la Generalitat Valenciana-ren lankidetzarekin, eta 2023ko urtarrila eta abendua bitartean garatuko da.

Hamabi hilabete horietan, Frantziako zinema beltzak bere historian zehar eman dituen hogeita hamar bat film proiektatuko dira. Lehenengo saioan Louis Feuilladek Krimenaren Enperadoreari eskaini zizkion bost filmetatik lehenengoa ikusi ahal izango da, ‘Fantômas: À l'ombre de la guillotine’ (1913), baita ‘Ménilmontant’ (1926) kultuko film ertaina ere, Dimitri Kirsanoffek zuzendua.

Urtearen lehenengo hiruhilekoan beste zinemagile batzuek zuzendutako filmak ere programatu dira, haien artean Jean Renoir, Julien Duvivier, Jacques Becker eta Henri-Georges Clouzotenak, Frantziako zinemako aktore klasikoek antzeztuak, besteak beste Jean Gabin, Michèle Morgan, Michel Simon, Jeanne Moreau, Eddie Constantine, Magali Noël, Robert Hossein eta Lino Venturak.

«Kriminal legendarioak, haietako bat aipatutako Fantômas, Marcel Allainek eta Pierre Souvestrek sortua; ikertzaile gailenak, besteak beste Maigret komisarioa eta FBIko agente Lemmy Caution, hurrenez hurren Georges Simenon eta Peter Cheyney idazleek sortuak; eta James M. Cainen Postariak bi aldiz deitzen du beti klasikoaren lehenengo moldaketa zinemara», iragarri dute Tabakaleratik.

Zikloarekin batera bi liburu argitaratuko dira, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz. Lehena, ‘El polar francés’ 1933-1982, Nosferatu Bildumako 19. zk., Antonio Jose Navarrok koordinatu du eta urtearen hasieran argitaratuko da. Bigarrena, Iñigo Marzabalek koordinatua, Nosferatu Bildumako 11. zk., 2023aren bukaeran editatuko da.


Lehenengo hiruhilekoaren programazioa

urtarrilak 18        ‘Fantômas: À l'ombre de la guillotine’ (1913) eta ‘Ménilmontant’ (1926)
urtarrilak 25        ‘La Chienne’ (1931)
otsailak 1            ‘La Tête d'un homme’ (1933)
otsailak 8            ‘Le Dernier Tournant’ (1939)
otsailak 15           ‘Le Corbeau’ (1943)
otsailak 22           ‘La Môme vert de gris’ (1953)
martxoak 1           ‘Touchez pas au grisbi’ (1954)
martxoak 8           ‘Maigret tend un piège’ (1958)
martxoak 15         ‘Des femmes disparaissent’ (1959)
martxoak 22         ‘Les Yeux cernés’ (1964)

Sarrera bakoitzeko prezioa 4 eurokoa izango da.Tabakalerako zinema-bonuarekin erabiltzaileek 120 euroren truke 40 film ikusteko aukera izango dute, 2023an pantaila partekatuko erakunde bazkideek programatutako film guztietatik: Donostia Kultura, Euskadiko Filmategia, Elías Querejeta Zine Eskola, Donostia Zinemaldia eta Tabakalera, 2023ko Donostia Zinemaldian programatutako filmak izan ezik.

Kokapena

Tabakalera
Zigarrogileen Plaza, 1
Donostia. Gipuzkoa