Frikun taldearen giro afrikarrak Leitzako Torrean

Data

22.08.06 - 22.08.06

Lekua

Nafarroa - Leitza

Laukote moduan taularatzen da Frikun banda.
Laukote moduan taularatzen da Frikun banda. (Frikun)

Leitzako Torrea elkartean 28. urteurrena ospatzen ari da egunotan, eta bide horretan ekimen ugari ikus-entzun ahalko dira datozen egunetan. Abuztuaren 5 arratsean Occhi Di Farfalla taldearen kontzertua antolatu dute 'Iraun' diskoa aurkezteko emanaldian.

Abuztuaren 6ean, berriz, Torrearen egun handia izango da, eta egun osoko egitarau prestatu dute, Oinutsik taldearekin bermuteo musikatua, bazkaria eta bazkalondo musikatuarekin. Eguna borobiltzeko Frikun talderen emanaldia izango da arratseko 19.00etan, eta gauerdian DJ Üzkülüz ariko da musika jartzen.

Erritmo afrikarrak

Euskal Herriko musika eszena askotarikoa eta koloretsua dela aipatu izan dugu sarri. Frikun talde lapurtarra da adibide argi bat da. Hendaian duten entsegu lokalean afrikar doinuak, basamortuko bluesa eta afro-beat, eta rock giroak lantzen dituzte 2016 urte ingurutik. Taldeko musikariak beterano batzuk dira gure musika eszenan, eta besteak beste, Skunk, Joxe Replay, Roots Systen, Cumbiam'bero edota Sparteens bezalako taldeetan ibilitakoak dira, guztietan, musika dantzagarria jorratuz.

2017 urtean kaleratu zuten debuteko 'Mundu faltsu huntan' lehen diskoa, eta 2022 honetan ikusi du argia 'Ezerezko herria' lan berriak. 'Ezerezko herria' diskoko kantuak pandemia garaian sortu eta grabatu dituzte. Etxean egindako kantu zatiak batu, entsegu lokaleko lanean borobildu, eta grabaketa Mugerreko Atturri estudioan egin dira nagusiki. Diskoak disko, zuzenean gozatzeko taldea da Frikun.

Kokapena

Torrea
C. San Miguel, 1,
Leitza. Nafarroa

Loturak