G7-EZ! plataformaren mobilizazioak
2019/08/21 - 2019/08/24
Irun eta Hendaia
Gipuzkoa eta Lapurdi
G7ez.
AIPAMENAK

G7-EZ! plataformak iniziatiba politikoekin erantzungo dio Biarrizko gailurrari.
Hitzaldi, tailer, mobilizazio eta iniziatiba politiko anitzekin osatutako programa oparoa du G7-EZ! plataformak. «Auzi politikoa estaltzeko, eztabaida segurtasunaren eremura murritzu nahi dutenen aurrean, iniziatiba politikoa indartzea da», plataformaren helburua.

Abuztuaren 21, 22 eta 23an, Irun eta Hendaia artean mota guztiteako aktibitateak izango dira. Hiru eremutan banatuta, guztira 60 ekimen baino gehiago antolatu ditu G7-EZ! plataformak. Ficoba erakustazokan 32 konferentzia izango dira. «Hitzaldien kalitatea azpimarragarria da, mundu osotik etorritako hizlariak izango dira eta egun munduan gauzatzen ari diren borroka nagusien isla izango da kontragailurra», azaldu du Egoitz Urrutikoetxeak, Topaketen koordinatzaileak.

Hitzaldien, zein hizlsrien aniztasunak, eta berauek eskaintzeko erabiliko dituzten formatu desberdinek «kalitatezko topaketak» gauzatzen lagunduko dutela iritzi diote antolatzaileek, izan ere, «horixe da ezabatu nahi dutena, mezu politikoa, eta guk alternatibak badirela erakusti nahi dugu, hori da topaketen jite bnagusia», zehaztu dute.

Ficoban eta Hendaiako Les Varietes zinema arteoan izango dira hitzaldi nagusiak. Egungo eztabaida nagusiak lehen lerrotik jarraitzen dituzten pertsonaia ezagun asko izango da, hala nola,  Marta Rovira (ERC), Jean Guy Talamoni (Pè a Corsica alderdiko lehendakaria), Cécile Duflot (Europe Ecologie Les Verts alderdiko ministro ohia), Clementine Autain (France Insoumise alderdiko diputatua), Elsa Faucillon (Frantziako partidu Comunista), Arnaldo Otegi, eta beste hainbat hizlari ezagunek hartuko du parte Ficoban.

Hitzaldi gehiago, tailerrak, eta formatu desberdinetan gauzatuko diren ekimenak, Hendaiako Caneta eremuan, nahiz Hendaiako Ikastola eta Eskola Publikoan ere egingo dira. Eta horrez gain, abuztuaren 19tik 26ra irekiko den Kanping eremuan ere ekimenak izango dira. Programaren nondik norakoak webgunean dira jada.

Antolatzaileek hitzordu honek duen «berebiziko garrantzia» nabarmentzen dute eta parte hartze masiboa bultzatzen dute. Horregatik, abuztuaren 24ean Hendaia eta Irun artean izango den mobilizazioan parte hartzeko deialdi zabala egin dute. «Inposatua izan den G7 gailurrak irudikatzen duen ereduaren aurrean, beste  irudi bat eskaini nahi dugu», azaldu du Urrutikoetexeak.

Hizlari garrantzitsuak dituen egitaraua osatu du G7-Ez!-k, 21tik 23ra Ficoban.

G7-EZ! plataformak jardunaldien testuingurua eta informazio teknikoa aurkeztu ditu

«Arraun planetaren alde»: Lapurdiko surflarien protesta G7aren kontra

G-7 Gailurrari buruzko informazio guztia hemen.

KOKAPENA
Zenbait tokitan
Irun eta Hendaia
Gipuzkoa eta Lapurdi
LOTURAK