‘Galerna. Azken bidaia’ kantata 70 partaiderekin, Leioa Kantika Koralaren eskutik
Data
23.03.19
Lekua
Bizkaia - Bilbo
1912. urteko abuztua da. Laster dira San Roke jaiak eta Bermeoko arrantzaleek arrain harrapaketa bermatu beharra daukate, jaiegunak datoz-eta. Eguraldi txarra datorrenaren jakinean, azken lan orduak aprobetxatzea erabakiko dute ontzi batzuk. Etxeratu beharrean itsasoan jarraituk dute. Askotan egin dute gauza bera. Baina sortuko den galerna ezohikoa da. Ssekulako triskantza eragingo du: 143 hildako. Bermeoko gizonak gehienak, baita Lekeitio, Elantxobe eta Ondarroakoak ere.
Gertaera lazgarria eszenara eramango da igande honetan, 19.00etatik aurrera. Ordubeteko emanaldia eskainiko du Leioako Kantika Koralak Basilio Astulezen zuzendaritzapean. Loraldia Festibalaren barruan izango da ekitaldia, Arriaga Antzokian.
Juan Kruz Igerabidek ondu du testua eta David Azurza izan da musikaren konposatzailea. Lucia Astigarraga da eszena zuzendaria. Hiruez galdetu diogu Asulezi. «David Azurza oso sortzaile ona da, eta kantari ona. Ez musika bakarrik, estetikaren alor ugari bere esku daude eta oso estilo berezia dauka. Ausarta da bere musika idazterakoan, garaikidetasuna jorratzen du baina herri musika du oinarri. Bere izena oso erraz etorri zitzaidan».
«Lucia Astigarraga dantzari eta aktore profesionala da. Calixto Bieitoren laguntzaile bezala proiektu ugari egin ditu. Ikuspegi abstraktua, gairaikidea, oso originala du eta oso lan ona egin du haur eta gazteekin burua eta bihotza zabalduk, jakinda ez direla aktore profesionalak. Asko lagundu die eta asko potentziatu du gaztetasuna eta haurren indarra», esan du.
Juan Cruz Igerabide Azurzaren eskutik gehitu zen taldera. «Oso gustukoa du idazteko duen errimoa eta Davidengan konfiantza osoa dudanez ezagutu gabe ondo hartu nuen proposamena», dio.
Familia osoari zuzendutako ikuskizuna da ‘Galerna. Azken bidaia’. Guztira, 70 lagun eszenan. Musika koralak izango du pisu handiena, denera 48 abeslari egongo dira 10-21 urte bitartekoak. «Gazteen eta haurren boterea erakutsiko du proiektuak», esan du Astulezek.
Abesbatzak talde insturmental izango du lagun agertokian, pianoa, akordeoia, perkusioa, flauta, tronpa eta klarineteaz osatua. Baita Jon Ander Urresti aktorea eta Aitor Garitano tenorea ere. Ikus-entzunezko irudiak ere tartekatzen dira.
Gaur egunera ekarri dute gertatutakoa. Bi belaunalditako marinelak aurkituko ditu ikusteal oholtzan. Marinel gaztearen papera jokatuko du Urrestik eta adineko arrantzalearena Garitanok. Batek hitza izango du hizkuntza, abestea besteak. «Une batzuetan pentsa daiteke pertsona bera direla edo senideen arteko elkarrizketa dela», kontatu du Astulezek.
«Euskal Herriak itsasoarekin izan duen eta duen erlazioa taularatzen du, edo gizakia eta itsasoaren artekoa. Migrazioan itsasoak gaur egun duen papera, bere haserrea edo gure naturarekiko erabilera okerra... gertakizun historikoarekin batera hainbat fenomeno azaltzen dira obran», aurreratu du.
Itsasoaren aurpegi gozoa eta ilunak, biak, ikusiko dituzte bertaratutakoek. Emozioek ere paper garantzitsua jokatuko dute. «Zentzu batean korukideek eramango gaituzte emozioen barrena».
Kantikako hiru soprano bakarlari moduan arituko dira, hiru lamien larruan: Enola Arruebarrena, Haizea Lorenzo eta Ninbe Solana. Bermeoko abesti eta melodia tradizionalek, testuek... ere badute tokirik. «Badakit bermeotarren artean kuriositate handia piztu duela ikuskizunak gertakizunak herria eta familia asko markatu zituelako. Sarreran salmenta oso ondo joan. Ilusio handiz hartu dugu erronda eta daukagun guzia emango dugu igandean», adierazi du Kantika Koralaren zuzendariak.
23 urte kantuan
Leioa Kantika Korala 2000. urtean jaio zen Leioako Udal Kontserbatorioan, bertako zuzendari Basilio Astulezen ekimenez. 10 eta 18 urte bitarteko 45 neska-mutilek osatzen dute, guztiak ikastetxeko ikasleak, eta helburu nagusia da koru-musikaz gozatzeko aukera ematea eta musika-prestakuntza handitzea, estilo eta errepertorioaren ahalik eta aniztasun eta aberastasun handiena lortzeko.
Ibilbide nabarmena egin dute ordudanik Kantikak. Nazioarteko sari garrantzitsuak jaso ditu eta zazpi grabazio diskografiko egin ditu. Aurrera begira baikor ageri da. «Jende askoren interesa pizten du,
Sarrerak webgunean eskura daitezke.
Kokapena
Arriaga Antzokia
Arriaga plaza, 1
Bilbo. Bizkaia