Galtzagorriren ‘Liburu Gaztea’ booktrailer lehiaketa

Data

20.10.30 - 20.11.30

Lekua

Gipuzkoa - Donostia

galtzagorri

Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturako Euskal Elkarteak ‘Liburu Gaztea’ booktrailer lehiaketa antolatu du. 12-16 urteko gazteak liburuen erreseina interaktiboak egitera animatzen dituen lehiaketa da, eta aurten bederatzigarren aldia egingo du.

Parte hartzaileek liburu bat irakurri ondoren trailer bat grabatu beharko dute, zinematografikoa zein animaziozkoa. Beraz, irakurlea izan eta zinea gustuko duen horrentzat primerako aukera bihurtzen da grabazio eta edizio lanetan jartzeko.

Lehiaketan bi kategoria daude, ikastetxeena eta norbanakoena.

Antolatzaileek lehiaketaren inguruko bideo tutorial bat sortu dute, booktrailer bat nola egin eta lehiaketan nola parte hartu jakiteko azalpenak biltzen dituena.

Kokapena

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea, 20013
Donostia. Gipuzkoa

Loturak

Galtzagorri