‘Garai zekenak’
2018/11/27 - 2019/01/24
Bilbo
Bizkaia
ETIKETAK: Arriaga
Zekenak
AIPAMENAK

Arriaga Antzokiaren ekoizpen berri hau antzokiko eremu desberdinetan egingo den proposamena da ‘Garai zekenak’, publikoaren mugikortasunarekin eta hurbiltasunarekin.

Hainbat emanaldi eskainiko dira, bai euskaraz, bai gaztelaniaz, ia bi hiletan. Denise Despeyrouxen jatorrizko testua da, Henrik Ibsen norvegiar dramagile handiaren Hedda Gabler drama ospetsuan oinarrituta.

Heddaren drama askatasunik ez dagoen drama da. Hedda harrapatuta sentitzen da bizitza kaskar batean. Dagoeneko ez du desiorik, eta munduan gauza bat bakarrik egin dezakeela uste du: erabat aspertu. Heddaren eta bere senideen denborak zitalak dira. Energia norberaren gauzetan jartzen da, beraz, ez dago denborarik bestea zintzoki artatzeko.

Ibsenen dramaren pertsonaiak lotu eta menderatzen dituen dinamika psikologikoak euskal inguru eta inguru garaikide batera eraman dira, non unibertsitateko mundu akademikoaren asmo handiak nagusi baitira.

Taldea:
Denise Despeyrouxen jatorrizko testua, Henrik Ibsenen Hedda Gabler lanean oinarrituz
Zuzendaria: Raúl Cancelo
Antzezleak:  Miren Gaztañaga, Kepa Errasti, Arantza Goikoetxea, Gabriel Ocina, Aritza Rodríguez, Pako Revueltas.
Ekoizlea: Arriaga Antzokia
Emanaldiak euskaraz eta gaztelaniaz
Ikuskizun hau Arriaga Antzokiko eremu desberdinetan antzeztuko da.

KOKAPENA
Plaza Arriaga, 1
Arriaga
Bilbo
Bizkaia
LOTURAK