Gasteizko Neguko Arte Azoka

Data

17.12.01 - 18.01.20

Lekua

Araba - Gasteiz

Neguko arte azoka

Gasteizko Neguko Arte Azokak 16 artistaren lanak erakutsiko ditu abenduaren 1etik 15era bitartean Zaramagako Enebada! arte galerian. Handik Judizmendira pasako da, ARTgia sorgune & aretora, urtarrilaren 20ra bitartean.

Enebada! arte galeriak eta ARTgia sorgune & aretoak antolatu dute egitasmoa, artearen salerosketa sustatu eta Arabako artisten erakusleiho izateko helburuarekin.  

Orotara 16 izango dira erakusketan parte hartuko duten artistak, besteak beste, Kristina Urizarbarrena -Kruzart-, Tania Guper, Eloisa Montoya, ines gonzalez de zarate, Irantzu Lekue, Txaro Arrazola, Txaro Marañon, Ana Merino, Ana Gandia, Ander Martínez, Katxarrismos, David Tavarés Burugabe, Palet Jauna, Ernesto Knorr, Eduardo Alsasua edo Nerea Lekuona. Erakusketan margolaritza, eskultura, instalazioa eta ilustrazioa egongo dira.  

Kokapena

Enebada! arte galeria + ARTgia sorgune & aretora
Fermin Lasuen Kalea, 7
Gasteiz. Araba