Gasteizko txosnetan musika atsedenik gabe

Data

22.08.04 - 22.08.04

Lekua

Araba - Gasteiz

Udako kontzertu bakanetakoa eskainiko du Vulk taldeak Gasteizen.
Udako kontzertu bakanetakoa eskainiko du Vulk taldeak Gasteizen. (Vulk)

Broken Brothers Brass Band taldeak, Gasteizko alde zaharretik txosnetara eramango du jendea, eta beraien emanaldia ibiltaria izango da. Behin txosnetan daudela, Ibil Bedi, Willis Drummond eta Vulk taldeek kontzertu bana eskainiko dute abuztuaren 4ko lehen egunean, gauari amaiera Aiaraldeko Soinu Sistemak emateko. Jaietako egitarau aberats baten lehen kontzertua da, ‘Entxosnatu’ egitarau aberatsaren baitan.

Ibil Bedi

Musika popularrak une honetan duen ordezkari esanguratsuena. Folk doinu modernoetatik, popa eta rocka uztartzen duten soinuetara. Ohiko instrumentu elektrikoetatik, bibolina, teklatuak edota saxofoia uztartzera. Ahotsetan apain, letretan sendo, taula gainean gero eta esperientzia handiago hartzen ari den taldea da Ibil Bedi. Euskal Herri osoan barrena aritu dira, eta Gasteizko jaietan izatea ere normaltzat hartu behar dugu. Beraien onena ematera aterako dira, dudarik gabe.

Vulk

Basatiagoak dira Vulk taldekoak, indartsuagoak. Post rock doinuetan euskal eszenan dagoen talderik indartsuena ziurrenik. Eta aurten, ‘Vulk ez da’ diskoarekin kontzertu mordoa eskaini dituzte Euskal Herrian, zein gure mugetatik kanpo. Bilbon batutako taldeak, indarra sobera du txosnetako giroa dantza baten jartzeko. Doinu zuzen eta boritzak, zuzen interpretatuak eta ahots melodia esanguratsuekin. Gozatzekoa.

Willis Drummond

Gasteiz hiri berezia da da Willis Drummond taldearentzako. Beraien hastapenetan Iparraldean zenbait kontzertu eskaini eta gero, Gasteiz izan zuten lehen geltoki, eta geroztik han hemenka aritu dira zuzenean Euskal Herri osoan, zein atzerrian. Pandemia garaian akustikoan aritu izan da banda agertokietan, baina orain berriz ere egurra banatzeko garaia du laukote bilakatu den banda. Disko berria estudioan, musika ibilbideari errepaso egingo dio taldeak.


Aiaraldea Soinu Sistema

Reggaearen oinarrietatik, dantzarako musika. Sound system bat da ASS. 2013. urtetik zuzeneko emanaldi eta pintxadak eskaintzen. Dub doinuak, baxu lehorrak eta dantza ke artean. Edozein jai amaitzeko aproposak. Gasteizko txosnetarako gutxiago ez.

Kokapena

Txosnagunea
Arabako Kanpusa
Gasteiz. Araba

Loturak