Gasteizko XLIII. Nazioarteko Antzerki Jaialdia
2018/10/05 - 2018/11/25
Gasteiz
Araba
Gasteiz
AIPAMENAK

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiak urriaren 5ean hasiko du 43. edizioa eta, guztira, 32 ikuskizun eskainiko ditu, haietako hiru erabateko estreinaldiak, azaroaren 25era bitartean. «Gure ohiko ezaugarriei eutsi diegu: abangoardiaren eta nazioarteko sorkuntzaren aldeko apustua, eta bertako sorkuntzari eta hizkuntza eszeniko berriei sostengu irmoa ematea», adierazi zuten arduradunek aurkezpen ekitaldian.

Aurtengo jaialdira nazioarteko 13 proposamen helduko dira, aurrekoan baino hiru gehiago. Zehazki, Frantzia, Portugal, Erresuma Batua, Suitza, Italia, Norvegia, Kanada eta AEBetako taldeak izango dira. Gainera, euskal taldeek ere leku handia izango dute, hamar ikuskizun eskainiko baitiuzte.

Horrela, jaialdiaren zortzi asteetan Gasteizko agertokietatik igaroko dira Isabella Rosellini, Javier Gutiérrez, Eusebio Poncela, Joseph María Pou, Ariadna Gil, Natalia Verveke eta Jorge Bosch aktoreak, edota Wajdi Mouawad, Andrés Lima, Alfredo Sanzol, Carlota Ferrer, Sergio Peris Mencheta, Daniel Veronese eta Pablo Messiez zuzendariak, besteak beste.

Esan bezala, 32 lan eskainiko dira: zazpi, sareko antzokietan (Félix Petite, Jesús Ibáñez de Matauco eta Federico García Lorca); bat, ur biltegian; eta beste 24ak, Principal antzokian. Principalen «jarduera bereziak» antolatukol dira, mendeurrena dela eta kausa, eta antzokiko mendeurreneko abonamendua erosten dutenek opari sorpresa jasoko dute.

Nazioarteko ordezkaritzari dagokionez, besteak beste, Wajdi Mouawad, 1927 konpainia, Les 7 doigts de la main, L'Alakran, Isabella Rosellini eta Mummenschazt izango dira Gasteizen, eta Tanttaka, Vaivén, Dantzaz, Kukai, Ganso y Cia, Tranpola, Larrua, Monstrenka aretoa eta Teatro Paraíso taldeek izango dute euskal ordezkaritza.

Hizkuntza eszeniko berrien aldeko apustua ere nabarmendu dute arduradunek: Principal antzokian antolatutako dantza eta nazioarteko proposamenak, JIM Aktual zikloko abangoardia eszenikoko lanak eta, bereziki, ohikoak ez diren espazioak Off Lokal eta Enred@dos ekimenen bitartez.

Familientzako proposamenak, Haurtxoak proiektua, Antzerkia Zabaltzen zikloa, solasaldiak, publikoarekin topaketak, lantegiak, hausnarketarako guneak eta Arte Eszenikoen IX. Jardunaldiak ere iuzango dira jaialdian, besteak beste.

KOKAPENA
San Prudencio Kalea, 29, 01005
Teatro Principal y otros lugares
Gasteiz
Araba