‘Gasteiztarrak Arraun The World’ udako argazki-hizki lehiaketa
2018/06/21 - 2018/09/21
Zenbait herrialde
Viajar2
AIPAMENAK

‘Gasteiztarrak Arraun The World’ udako argazki-hizki lehiaketako asmoa nahi duen orok udan munduan zehar egindako bidaiak argazki eta hitzen bitartez kontatzea da. Parte hartzeko epea ekainaren 21ean hasiko da eta irailaren 21era bitartera irekita izango da.

Modu honetan, aurreko hiru edizioen arrakastari jarraiki, Oihaneder Euskararen Etxearen eta Gauekoak Federazioaren arteko lankidetza berretsi eta laugarren urtez antolatu dute argazki-hizki lehiaketa.

Parte hartzeko 20 argazkidun sorta bat aurkeztu behar da eta sortari berari eta argazki bakoitzari euskarazko izenburua jarri. Horrekin batera, egindako bidaiaren azalpen laburra bidali behar da oihaneder@oihaneder.eus helbide elektronikora (1.500-2.000 karaktere).

Halaber, lehiakide bakoitzak sortako argazki bat aukeratu eta Facebook, Twitter edo Instagram sare sozialetara igo beharko du, bere argazki sortaren izenburua zehaztuz. Igotzean #GasteiztarrakArraun traola erabili beharko du eta @oihaneder_etxea eta @gauekoak aipatu.

KOKAPENA
Zenbait herrialde
OSAGARRIAK