Gasteizko Nekazaritza azoka gardena
2018/03/17
Gasteiz
Araba
Feria
AIPAMENAK

Martxoaren 17an, Nekazaritza azoka gardena ospatuko da Gasteizen. Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko topaketa-eremua izango da, Urrezko Zeledonen plazan kokatuta, Arabako Nekazarien Elkarteak (UAGA) eta AGAk antolatuta.

Gure gizartean bertako produktuen kontsumoa sustatzeko ekimenena da, Araban ekoizten diren produktuak gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen duena.

Aurreko edizioetan bezala, hogei postu inguru egongo dira. Bertan, lekaleak, barazkiak, hestebeteak, oilaskoa, arrautzak, gazta, eztia, ogia, txakolina, marmeladak, etab. eros daitezke Arabako ustiategietatik zuzenean.

Sasoiko produktuak balorean jartzeko helburuarekin, oraingoan Arabako Patata izango da azokaren protagonista. 25 kiloko sakuak salduko dira 10 eurotan. Bertako produktuko dastatzea, zukuen elaborazioaren erakustaldia eta haurrentzako tailerrak ere egongo dira.

Ez da azoka arrunta izango, baizik eta landa-eremua eta hiriaren arteko topagunea. Arabako ekoizleek gure lurreko produkturik onenan eskainiko dituzte kontsumitzailearentzat bidezkoa eta eurentzat duina den prezio batetan, sektorearen jarraipena ziurtatuz, herrietako bizimodua mantenduz, eta bertako ekonomiari eta garapen jasangarriari lagunduz.

KOKAPENA
Plaza de los Celedones de Oro
Gasteiz
Araba