Gatibu taldea Bilboko Miribillan
Data
23.03.18 - 23.03.18
Lekua
Bizkaia - Bilbo

Gatibu taldeak Bilboko Miribilla gunean abiatuko du ‘EH Distopikala’ diskoa aurkezteko kontzertu bira. Hau izango da Gernikako bandak diskoa aurkezteko emango duen lehen emanaldia eta milaka zaleturen aurrean egingo du areto erraldoian. Emanaldia Olaia Inziartek zabalduko du banda formatoan arratseko 19.00etan, eta 20.30ak aldera igoko da Gatibu agertokira. Azken boladan zeresan handia ematen ari da Olaia Inziarte musikari gaztea, eta ‘Lehengo lepotikan burua’ diskoa aurkeztuko du zuzeneko honetan. Sarrerak oraindik salgai daude Gatibu taldearen atari digitalean.
EH Distopikala
Gatibuk argitaratu duen disko bakoitzean musika berrikuntzak eta norabide berriak izan dira. Taldea rock etiketa zabalaren azpian sartzen da zalantzarik gabe, baino ez diete inoiz muzin egin bestelako musika eraginei. Aurreko diskoetan pop doinuak eta elektronika barneratu zuten bezala, ‘EH Distopikala’ lanean funkya, erritmo tropikalak eta latinoetan barneratzen dira kolore ugariko diskoa osatuz.
Bi hamarkada luze
Gatibuk bi hamarkada baino gehiago daramatza agertokietan, eta diskografia oparoa batu du denbora tarte honetan. Debuteko ‘Zoramena’ (2002) disko arrakastatsuari ‘Disko Infernu’ (2005), ‘Laino guztien gainetik…’ (2008), zuzenean grabatutako ‘Bizitzeko gogoa’ (2010), ‘Zazpi Kantoietan’ (2012), ‘Euritan dantzan’ (2014), ‘Aske maite, aske bizi’ (2016), ‘Azken indioak’ (2018), ‘Musikak salbatuko gaitu’ (2020) eta oraingoz estudioko azken diskoa duten ‘EH Distopikala’ (2022) erantsi behar zaizkio. Disko berriarekin batera, disko bakoitzeko klasiko guztiek osatuko dute gaueko kantu zerrenda. Miribillako emanaldia eta gero kanpora joango da taldea, eta bide horretan apirilean Madril, Valentzia eta Bartzelona bisitatuko ditu.
Kokapena
Miribilla
Miribilla
Bilbo. Bizkaia