Gau Zuria
2019/06/14 - 2019/06/15
Bilbo
Bizkaia
Gau_zuria
AIPAMENAK

Gau Zuria, Bilbo 700-III Milenium fundazioak antolatuta, ekainaren 14 eta 15ean egingo da, Bilboren sorreraren urtemugarekin batera. Mota askotako ekitaldiak biltzen dituen egitaraua osatu dute: argi eta soinu ikuskizunak, bideojoko interaktiboak, antzerkia, musika eta magia...

Antolatzaileek azaldu dutenez, «Bilbo gauez irekiko da (ekainaren 14 eta 15ean) eta argiz jantziko da, aukera emanez hiri-eszenatoki berriak deskubritzeko, tokiko artistak sustatuz eta herri-ikuskizun eta puntako ikus-entzunezko teknologia mordo bat eskainiz herritar guztien gozamenerako».

Argiztapenak 22:30eatik 02:00etara bitartean luzatuko dira. Ikuskizunen ordua, ordea, ezberdina izango da kasu bakoitzean.

Gizaki itxurako figura erraldoiak Euskalduna Jauregian, antzerki pilulak Casilda Iturrizar parkean, udaletxea baso animatu gisa eta Arriaga antzokiko bideo mapping-a izango dira ikusi ahalko diren ikuskizunetako batzuk.

Azkenik, Gau Zuriko instalazio bat egunez bisitatzeko aukera egongo da. Arboria izenpean, Casilda Iturrizar parkean kokatuko da bi egunetan zehar.

KOKAPENA
Herriko hainbat lekutan
Bilbo
Bizkaia