Gaueko bisita gidatuak gripe espainiarrak jantzietan izan zituen ondorioak ezagutzeko
2020/08/08 - 2020/08/22
Errenteria
Gipuzkoa
Jantziak
AIPAMENAK

Gripe espainiarrak 1918an jantzietan izan zuen eragina. Horixe da Jantziaren Zentroan irailaren erdialdera arte ikusgai dagoen erakusketa.

Bi zati ditu: Batean, 1918. urteko kaleko irudi bat; bederatzi emakume eta bi gizonezko, Donostian. Janzten dituzten beroki eta kapelak XX. mende hasierakoak dira, jatorrizkoak; gainerakoak garai horretakoen kopiak dira. Aurpegian daramatzaten musukoak, 1918-1920 urteetako argazkiak oinarri hartuta egin dira.

Bestean, berriz, jatorrizko argazkiak eta hainbat testu daude. Horietan gripe espainiarra zer izan zen, eta Euskal Herrian eragindako 15.000 gora hildakoez gain, Errenterian, Gobernadore Zibilaren aginduz ezarri ziren debekuak aipatzen dira, besteak beste: eskolen itxiera eta asteroko azoken debekua.

Gaueko bisitak

Gainera, udarari begira, Jantziaren Zentroak gaueko bisita gidatuak antolatu ditu. Uztailean egindakoaz gain, bi hitzordu antolatu dituzte abuztuan: 8an eta 22an, 22.00tatik aurrera. Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da jantziarenzentroa@errenteria.eus helbidera idatziz edo Errenteriako turismo bulegora deituz 943 49 45 21 telefonora.

KOKAPENA
Kapitanenea Kalea, 6, 20100
Jantziaren Zentroa
Errenteria
Gipuzkoa