Gaztagintza eta arkumeen sekretuak ezaguzteko bisitak
2020/01/19 - 2020/01/26
Segura
Gipuzkoa
Gazta
AIPAMENAK

Zegamako Anduetza Parketxeak antolatuta, urtarrilaren 19an eta 26ean bista gidatuak egingo dira Ondarre gaztandegira (Segura).

Ondarre baserriko artaldean arkumeak jaio berri dira eta artzainak Idiazabal gazta egiten hasten dira orain. Goiza ukuiluan hasiko da, bisitariek Latxa ardia gertu-gertutik ikusi eta arkume jaio berriak besoetan goxo-goxo izango dituzte. Gero, Ondarre baserrian, artzainek erabiltzen dituzten tresnen bilakaera ikusiko dute. Ondoren, gazta keztatua, keztatu gabea eta gazta-zarra dastatuko dituzte, sagardo eta uraz lagunduta beraien ezaugarriak komentatuko direlarik.

Ondarre baserriko ukuilu eta gaztandegiaren artean egingo den bisita hau,aterpean izango da eta oso egokia da adin guztietako herritarrentzat, baita familientzat ere. Aurrez izena ematea beharrezkoa da, leku mugatua baitago.

KOKAPENA
Segura Diseminado Barreiatua, 5, 20214
Ondarre gaztandegia
Segura
Gipuzkoa
OSAGARRIAK