Gaztañoko Krosa
2018/06/16

10:30

Errenteria
Gipuzkoa
Gazta_okokrosa
AIPAMENAK

Gaztañoko Krosaren VII. edizioa egingo da ekainaren 16an, goizeko 10:30ean hasita, Gaztañoko jaien egitarauaren barruan. Ibilbidea 6,5 kilometrokoa izango da eta parte-hartzaileek bi itzuli egin beharko dituzte Gaztaño inguruan.

Lasterketa Gaztañoko plazatik irtengo da, Gaztaño etorbideko maldatxoa igo, Pontika auzo aldera joan, autopistako zubi paretik pasatu eta bidegorria hartu. Ondoren, Arramendiko kaskorantz joan, Agustinak auzora iritsi eta Gaztañoko plazara jaitsi. Bigarren itzulian, horrez gain, auzoan zehar metro batzuk gehiago egin beharko dituzte korrikalariek.

Izen ematea www.herrikrosa.eus webgunean egin behar da.

ORDUA

10:30

KOKAPENA
Gaztaño
Errenteria
Gipuzkoa