Gazte Arte topaketak
2019/05/17 - 2019/06/24
Zenbait herrialde
Topaketak
AIPAMENAK

Nafarroako Gobernuak martxan jarritako Gazte Arte Topaketan parte hartzeko aukera ekainaren 24ra arte egongo da zabalik. Topaketak honako modalitate hauek izango ditu: arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, musika eta moda diseinua.

Egitasmoaren helburu nagusia lanen sorkuntza eta ekoizpena bistaratzea eta artisten prestakuntzan laguntzea da eta, halaber, elkarrizketarako eta ezagutzaren trukerako guneak sustatzea diziplina orotako artista gazteen artean.

Deialdia Nafarroan jaiotako edo Nafarroan bizi diren artistendako da, 16 urtetik 30era bitarte badituzte. Talde edo kolektiboen kasuan, parte hartzen dutenen ehuneko 33 adin horretatik gorakoak edo Nafarroatik kanpokoak izan ahalko dira.

Artista hautatuek lantegien eta prestakuntza jardueren diziplinarteko programa batean parte hartzeko aukera izanen dute. Hautaturiko pertsonek beren proiektuen aurkezpen-agerpen bat eginen dute, modalitate bakoitzari egokitzen zaion formatuan, urriaren 3tik 13ra bitarte.

KOKAPENA
Zenbait herrialde
OSAGARRIAK