Gazte Eguna Larrabetzun larunbatean

Data

22.08.06 - 22.08.06

Lekua

Bizkaia - Larrabetzu

Etxean joko du J Martina taldeak
Etxean joko du J Martina taldeak (J Martina)

Hori Bai gaztetxeak urtero antolatzen duen hitzordua ere itzuli da aurten. Hatortxu Rock jaialdiarekin bat ez egiteko, astebete atzeratu da Larrabetzuko Gazte Eguna, baina aurten ere musikari dagokionez mamitsua abuztuaren 6an, Larrabetzuko plazan eta Hori Bai gaztetxean antolatu duten egitaraua. The Lio, Crim, J Martina eta Xiberoots arduratuko dira giroaz.

1985etik urtero antolatzen den musika eta aldarrikapen jaialdia da Gazte Eguna. Euskal Herriko gaztetxeen aldeko eguna da nagusiki, eta herri txiki honetako gazteek urteetan autogestioz antolatutako jaialdiak, arrakasta itzela dauka inguruetako herrietatik batzen direnen artean. Musika eskaintza oparoa egon da beti Gazte Egunean, eta aurten ere plazan lau musika talde ezagun arituko dira: The Lio, Crim, J Martina eta Xiberoots.

Gaztetxean berriz, urtero bezala disko jartzaileak arituko dira gau osoan, eta aurtengo eskaintzarekin ere mundu guztia dantzan hasteko moduko gaualdia izango da; Litle Martin Selektah, Malakias eta Maixa eta Dj Reimy.

The Lio

Euskaraz eta gazteleraz abesten duen talde berria da The Lio. Berriki beraien lehen lana plazaratu dute, Punka eta rock & rolla uztartzen ditu Iruñerriko banda berri honek.

Crim

Tarragonatik hurbilduko den punk rock taldea da Crim. Gitarra gordinak, ahots sarkorra, eta Euskal Herrian horren gustukoa eta hedatua dagoen punk rockaren ordezkari katalanak. Kataluniatik kanpo asko aritutakoak dira, eta besteak beste BH edota Angelic Upstar bezalako taldeen aurretik aritu dira. Nazioarteko oihartzuna du Tarragonako punk rockak.

J Martina

Etxean arituko dira J Martinakoak, herrian. Hori Bai gaztetxean aurkeztu zuten beraien lehen lan berria, eta uda osoan kontzertuak emateko agenda daukate, baina herriko zaleen aurrean jotzeko aukerari ez diote muzin egin. Gero eta oihartzun handiagoa lortzen ari den taldea da J Martina. Eta euskaraz egindako trap doinuek dantzan jarriko dute Larrabetzuko plaza

Xiberoots

Zuberoatik reggae musikaren ordezkari nagusiak dira. Maule Muffin egiten hasi, eta dagoeneko bigarren diskoa plazaratu dute zuberotarrek. Reggae eta dub musikaren estilo anitzak uztartu, bideoklip politak egin, eta dantzan jartzeko motibo ugari bada beraien abestietan. Larrabetzuko gaua amaitzeko doinu dantzagarriak, dudarik gabe.

Kokapena

Plaza
Plaza
Larrabetzu. Bizkaia

Loturak