Gazte Topagunea: ‘Askatasun bulkadak independentziara!’
2019/04/19 - 2019/04/22
Lemoa
Bizkaia
Topagunea
AIPAMENAK

1994an antolatu zuten Gazte Topagunea lehen aldiz, Etxarri Aranatzen. Hortik aurrera topaguneak, danbadak edo mendi martxak egutegian markatutako plan bat izan dira Euskal Herriko gazte askorentzat. Gazte antolakundean aritutako belaunaldi ezberdinetako kide ohiekin ekimen horren ibilbidearen erradiografia bat egin dugu.

Etxarri Aranatzen izan zen lehenengo topagunea. Geroago Oiartzunen, Kanbon, Elorrion, Lezon, Durangon, Laudion... izan dira horrelako ekimenak, besteak beste. Aurten lemoan egingo dira apirilaren 19tik 22ra eta gazte antolakundea sortu zeneko 40 urte ospatuko dira, ‘Askatasun bulkadak independentziara!’ lelopean.

Ernaik eta Aitzinak antolatu duten ekimenean gazte mugimenduaren 40. urteurrena ospatuko dute eta, horregatik, Gazte Topagunearen izendapena berreskuratzea erabaki dute 1994an antolaturiko lehen ekimenean bezala. Gainera, egitarau berezia prestatu dute, ekitaldiz jositakoa.



«Gazteon garaia delako, bulkada berriena. Askatasun bulkadak, 40 urteotako borrokaren lekukoa jasoz, aske izateko bidea marrazten gabiltzanona. Herriarenganako konpromisoz, eskuzabaltasunez eta maitasunez Euskal Errepublikaren zimenduak eraikitzen ari gara», nabarmendu dute.

Gazte Topagunea «inoizko bereziena eta ahaztezina» izango dela iragarri dute: «Auzolanean eta autogestioan eraikiko dugu behatzekin ukitu nahiko genukeen utopiaren biharamuna». Eskaintza anitz eta zabala izango dela jakinarazi dute: hitzaldi, mahai inguru, mintegi, formakuntza tailer, kirol eta aisialdia, Euskal Herriko nahiz nazioarteko musika taldeek osaturiko «festibal erraldoia» eta nola ez, sorpresak ere bai.

Berezitasun gisa, Gazte Topagunean Gazte Sortzaileen Plaza egongo da. Bertan, era askotariko diziplina kulturalek emango diote traza plazari, hala nola, musikagintza, bertsolaritza, idazketa, marrazkigintza…. Erakusketa espazio, eztabaida gune eta hausnarketarako eremua ere prestatuko dute gazte desberdinen artean, «Euskal Herria kulturatik eraikitze bidean pausuak emanaz».

Hori guztia eraikitzeko auzolana dute ardatz eta horretarako, lehen aldiz, auzolan egun bateratuak egingo dituzte Lemoan. 



Xehetasunak, kontzertuak, jarduerak, sarrerak... informazio guztia hemen duzue bilduta.

KOKAPENA
Zenbait tokitan
Lemoa
Bizkaia
LOTURAK