Gazte Topagunearen aurkezpen bira
2019/01/31 - 2019/02/15
Gasteiz
Araba
Bira
AIPAMENAK

Gazteria independentista, euskaldun, sozialista eta feministon topagune erraldoia apirilaren 19tik 22ra bitartera egingo da Lemoan. Ernai eta Aitzinak antolatuta, ‘Askatasun bulkadak independentziara!’ lemapean ospatuko da eta ekintzaren aurkezpena egiteko, bira antolatu da Euskal Herritik urtarrilaren 31n hasita.

Bira Gasteizko Jimmy Jazz aretoan hasiko da urtarrilaren 31n eta, besteak beste, Governors taldeak emanaldia eskainiko du bertan. Bigarren saioa otsailaren 2an izango da Donapauleko gaztetxean, Anita Parker-en eskutik. Otsailaren 7an, Bilboko 7katu gaztetxean aurkeztuko dute gazte topagunea Mugalari eta Eskean Kristo taldeen emanaldiekin. Donostia bisitatuko du birak otsailaren 14an, eta bukatzeko, otsailaren 15ean, Iruñean izango da azken ekitaldia eta bertara gerturatzen direnek Akort eta Arkada Social taldeak entzuteko aukera izango dute.

KOKAPENA
Coronacion de la Virgen Blanca Kalea, 4, 01012
Gasteizko Jimmy Jazz-en hasiko da
Gasteiz
Araba
LOTURAK