GazteBira
2018/10/11 - 2018/10/13
Gasteiz
Araba
Ernai
AIPAMENAK

Ernai gazte antolakundeak antolatuta, GazteBira ekimena egingo da ‘Euskal Herrian Bizi’ dinamikaren baitan urriaren 11, 12 eta 13an, Hego Euskal Herriko hiriburuak zeharkatuz. «Sistema kapitalista patriarkalak inposatutako koordenadekin hautsiz, eta bizirautera kondenatzen gaituen bizi-prekarietatearen kontrako norantzan, kaleak hartuko ditugu», esan dute antolatzaileek.

Hiru egunetako GazteBira Gasteizen hasi eta Iruñean amaituko da, Bilbo eta Donostiatik igaro ostean. «Hezkuntza sistema, enplegua eta etxebizitzaren bueltan pairatzen dugun problematika iraultzeko lehen planteamendu eta urratsak emateko aukera izango dugu». Horretarako, formakuntza tailerrak, mobilizazioak zein bestelako ekimenak antolatuko dituzte, «prekarietate kronikoaren aurkako gazte aldarria zabaldu eta antolatzen hasteko espazioak eskaintzearekin batera».

«Bizi edo biziraun, ez dago beste aukerarik. Bide okerretik garamatzate eta gu, kontrako norantza hartzeko prest gaude. Euskal Herrian bizi nahi dugu eta honetarako, gazteon oraina borrokan da», gehitu dute.

KOKAPENA
Gasteiz
Araba