‘German Arrien Slow Food’ jardunaldiak
2016/06/08 - 2016/06/22

19:30.

Donostia
Gipuzkoa
Sukaldaritza
AIPAMENAK

Ekainaren 8an hasita, ‘German Arrien Slow Food’ jardunaldiak egingo dira Ernest Lluch kultur etxean, Gastronomia Euskal Kofradiak eta Donostia Kulturak antolatuta. Gaiak garagardoa, idia eta arroza izango dira eta hiru gastronomo entzutetsu izango dira hizlariak: Sergio Ruiz, Miguel Muñagorri eta José Antonio Marcellán.

Slow Food (janari patxadatsua) nazioarteko mugimenduaren helburu nagusiak sukaldaritza tradizionala babestea eta tokiko ekosistemaren ezaugarriak sustatzea dira.

Ekainaren 8an, Sergio Ruizek ‘La cerveza: arte sana’ hitzaldia eskainiko du. Azalpen praktikoen bidez, Ruizek (Zaragozako Lupulus empresa aitzindariaren kidea) garagardoaren ibilbide historikoa aztertuko du, XI. mendeko lehen garagardoetatik hasita, eta etxean garagardoa nola egin daitekeen azalduz amaituko du.

Bigarren hitzaldian, ekainaren 15ean, Miguel Muñagorri gastronomo ospetsuak gastronomian eta baserrietan idiaren garrantzi erabakigarriari buruz arituko da, animalia honen ezaugarri, zatikatze eta gaur egun dituen hainbat erabilera aztertuko dituelarik.

Azken hitzaldia, ekainaren 22an, Cooperativa Arrocera del Pirineoko lehendakaria den José Antonio Marcellánek eskainiko du. Bertan, arroz barietateak, prestatzeko moduak eta puntako gastronomiarako elikagai honek eskaintzen dituen aukerak azalduko ditu.

ORDUA

19:30.

KOKAPENA
Paseo de Anoeta, 7
Ernest Lluch kultur etxea
Donostia
Gipuzkoa