Getxoko 36. Antzerki Jardunaldiak
2018/10/07 - 2018/10/15
Getxo
Bikaia
Getxo
AIPAMENAK

Getxoko 36. Antzerki Jardunaldiak hasiko dira urriaren 7an, eta genero guztietako eta publiko mota guztientzako 12 antzezlan eta Antzerki Arina ataleko 11 pieza labur eskainiko dituzte urriaren 15era bitartean.

Egitarauak euskarazko eta gaztelaniazko 12 lan eskainiko ditu: lau haurrentzat, beste horrenbeste helduentzat eta gainerakoak adin guztietako publikoarentzat. Saio guztiak Algortako San Nikolas plazan eta Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan izango dira, ‘La zanja’ ikuskizuna izan ezik, Utopian espazioan antzeztuko baita.

Hain zuzen, ‘La zanja’ lanarekin hasiko da helduentzako eskaintza. Muntaia esperintzia pertsonaletan oinarrituta dago eta Getxoko Immigrazio eta Kulturartekotasun zerbitzuaren Zurrumurik Ez estrategiaren barruan dago. Horrez gain, ‘Play Out: Muriendo de éxito’ komedia eroak, ‘Un dios salvaje’ lanak eta ‘Ez dok hiru!’ antzerkia eta musika uztartzen dituen piezak osatuko dute helduentzako egitaraua.

Haurrek ere non aukeratu izango dute: ‘Supituki’ pailazo ikuskizuna, ‘DJ Porru’ erromeria, ‘Kalean otso, etxean’ lan dibertigarria eta ‘Nómadas’ antzerkia, arkitektura eta geometria nahasten dituen lana.

Horri guztiari adin guztientzako eskaintza anitza gehitu behar zaio: ‘lusioaren indarra’ magia ikuskizuna, ‘Entre cuatro tiempos’ dantza bertikaleko lana, ‘Eight’ eta ‘Privolva Landing’ kaleko dantza ikuskizunak, ‘Historias de un baúl’ zirku muntaia eta ‘Rezikletas’ antzerki eta musika ikuskizuna.

Bestalde, Antzerki Arina egitaraua izango da Getxoko Antzerki Jardunaldietan laugarren urtez jarraian. Guztira, gehienez 20 minutu dirauten 11 muntaia antzeztuko dira Algortako Kultur Etxean, urriaren 7an eta 14an, 18:30etik 21:00etara.

‘Espinazo o callos’, ‘Ponme tu historia aquí’ eta ‘Agur eta Dolore’ moduko piezak ikusiko dira, eta taula gainean Ane Pikaza, Mikel Martínez, Miren Gaztañaga, Enriqueta Vega edota Raúl Camino moduko aktoreak ariko dira.

KOKAPENA
San Nikolas plaza
San Nikolas plaza eta Areetako Andrés Isasi Musika Eskola
Getxo
Bikaia