Getxomagik, Getxoko magia jaialdia
2018/07/12 - 2018/07/15
Getxo
Bizkaia
Getxo_magik
AIPAMENAK

Getxomagik Getxoko Magia Jaialdiak uztailaren 12an irekiko ditu ateak. Lau egunez, ilusionismoa izango da erabateko protagonista Bizkaiko udalerriko auzo guztietan eta formatu anitzeko magia ikuskizun, saio eta tailerrak egongo dira, euskaraz zein gaztelaniaz, adin guztietako lagunei zuzenduta. Oraingoan, Tor, Balbi, Txoborro, Eriz, Zañartu, Juan Paños, Jon Zabal, Sr. Pérez eta Marsel magoak ariko dira.

‘Magipoteoa’ kaleko saio ibiltariekin hasiko da jaialdia. Algortako eta Romo-Areetako ostalaritza guneetan izango dira magoak, publikotik oso gertu.

13an, sei urtetik gorako haurrentzako tailerrak izango dira Algortako kultur etxean, ‘Magia txokoak’ magia arineko saioak izango dira Algortako Geltokia, San Nikolas eta Tellagorri plazetan. Saioek 20 minutuko iraupena dute eta 19:00etan, 19:30ean eta 20:00etan hasiko dira.

Uztailaren 14an, haurrentzako tailerrak izango dira Romo kultur etxean 11:00etatik aurrera. Arratsaldean, Areetako Geltokia plazan, urruneko mendebaldean girotuta dagoen ‘Saloon’ ikuskizuna izango da, 17:00etatik 19:00etara, 30 minutuko iraupeneko hiru saiotan. Eguna borobiltzeko, jaialdiko ekitaldi nagusia izango da Romo kultur etxean, 21:00etan. Bertan, zeremonia zuzendariak gidatuta, lau mago arituko dira eta hainbat magia estilo ikusteko aukera izango da, besteak beste, umorezko magia, mentalismoa, txinatar itzalak, ilusio handiak eta xaboi burbuilak.

Azkenik, uztailaren 15ean, hiru ekitaldi izango dira Andra Marin. Eguerdiko 12:30ean ‘Magipoteo’ saioa. Arratsaldean, Itxas Argia elkarteko lokalean, haurrentzako magia tailerrak hasiko dira 17:30ean eta, azkenik, ‘Magia potagiak’ ikuskizuna izango da Malakate plazan.

KOKAPENA
Auzo desberdinetan
Getxo
Bizkaia
LOTURAK