Getxophoto: ‘Kalera!’
2020/09/03 - 2020/09/27
Getxo
Bizkaia
Getxophotooo
AIPAMENAK

‘Kalera!’ lelopean egingo da Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdia irailaren 3tik 27ra bitartean. Erakusketa gehienak kalean izango dira ikusgai, Ereagako hondartzatik Portu Zaharrera doan bidean, eta baita Algortako erdialdean ere.

Hamalaugarren edizioan, nazioarteko hogei artista entzutetsuk hartuko dute parte.


Begihandi taldeak bultzatuta, Getxophoto pentsaera kritikoa pizteko eta gizartearekin elkarrizketa abiatzeko sortu zen.



Londreseko The Photographers' Galleryko Jon Uriarte komisario digital hondarribiarra izango da Getxophotoren zuzendari artistiko berria.

‘Kalera!’ lelopean, jaialdiak espazio publikoa (fisikoa zein onlinekoa) aztertzea proposatzen du, protestarako agertoki eguneratu gisa, ikusezin bihurtutako pertsonentzako harrera-leku gisa eta esperimentaziorako, jolaserako eta ospakizunerako eremu gisa.

Ediziorik kalekoena eta, aldi berean, digitalena (sarerako programa berezi batekin: Instagram, podcastak, app-ak…) izango da.

 Ohi bezala, programazioa bi arlo handitan egituratu dute: erakusketak eta jarduerak.

Landuko diren gaien artean larrialdi klimatikoa, arrazakeria eta patriarkatua daude. Eta artista gonbidatuei dagokienez, honako hauek izango dira: Charlotte Schmitz, Felipe Beltran Romero, Thaddé Comar, Sohei Nishino, Fragment koletiboa, Nichael Wolf eta Mentalgassi taldea.



Interneten, berriz, Aran Callejak eta Borja Crespok sinatutako playlist-a entzun ahalko da, jaialdiaren soinu banda bilakatuko dena. Era berean, podcastak ere eskuragarri izango dira. Bestalde, Instagrameko iragazkien fenomenoa aztertuko duen lan ildoa ere aurkeztuko dute.

KOKAPENA
Zenbait kale
Getxo
Bizkaia