‘Ghero’: azken euskalduna
2018/11/20 - 2019/10/12
Zenbait herrialde
Ghero
AIPAMENAK

Euskaltzaindiak eta Tartean teatroak ekoiztutako lana Euskal Herritik biran arituko da. ‘Ghero’ antzezlanaren protagonista nagusia euskara da. Lan honetan hizkuntza honen iraupenaren misterioarekiko harridura eta miresmena erakusten da. Patxo Telleriak idatzi du dramaturgia eta zuzendaritza Jokin Oregiren eskuetan dago. Oholtza gainean Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Mikel Losada eta Ane Pikaza aktoreak arituko dira.

Ikuskizunean dozena bat hizkuntza desberdin erabiltzen dira. euskara, jakina, baina baita ingelesera, frantsesera, gaztelera, txinoa, katalana edo gailegoa ere. Hildako hizkuntzak ere erabiltzen dira: latina, miq-mack-era (Ternuako aborigeneen hizkuntza), iberoa, protoeuskera… Eta oraindik existitzen ez duen hizkuntza bat, ‘Hizkuntza Globala’, fikzio honetan, 3000. urtean, gizateria osoak egiten duen hizkuntza.

Emanaldiak. 2018.

Azaroaren 20an eta 21ean Bilboko Arriaga antzokian. 
Azaroaren 22an Santurtziko Serantes aretoan.
Azaroaren 28an Iruñeako Gaiarre antzokian.
Abenduaren 1ean, Sopelako Kurtzio kultur etxean.
Abenduaren 14an Oñatiko Santa Ana kultur etxean.
Abenduaren 16an Errenteriako Niessen aretoan.
Abenduaren 21ean Elgoibarko Herriko Antzokia.

Emanaldiak. 2019.

Urtarrilaren 13an Arrasateko Amaia antzokian.
Urtarrilaren 18an Barakaldo antzokian.
Urtarrilaren 26an Berrizko kultur etxean.
Otsailaren 1ean Andoaingo Bastero antzokian.
Otsailaren 2an Mungiako Olalde aretoan.
Otsailaren 20an Gasteizko Principal antzokian.
Otsailaren 23an Bergarako Seminarixoan.
Otsailaren 24an Villabonako Gure antzokian.
Martxoaren 12an Eibarko Coliseo antzokian.
Martxoaren 14an Hernaniko Biteri aretoan.
Martxoaren 29an Basauriko Social antzokian.
Martxoaren 30ean Areetako musika dskolan.
Apirilaren 12an Tolosako Leidor aretoan.
Maiatzaren 3an Ermua antzokian.
Urriaren 12an Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

KOKAPENA
Zenbait herrialde