Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala
2019/12/14

17:00.

Donostia
Gipuzkoa
Zortzi_naiz
AIPAMENAK

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala abenduaren 14an egingo da Donostia Arenan. Ion Zaldua Brit eta Itziar Etxezarreta Arakistain izango dira saioaren aurkezleak.

Finalean ariko diren zortzi bertsolariak zeintzuk diren zehaztuta dago finalerdien fasea bukatuta. Horrenbestez, Illunben honako hauek: kantatuko dute Agin Laburu, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia, Alaia Martin, Ane Labaka, Oihana Iguaran, Beñat Lizaso eta Nerea Elustondo.

Xabier Gaztelumendik jantziko dio txapela aurtengo irabazleari. Urte luzetan borondatez egindako lan isila aitortu eta eskertu nahi dio horrela Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak.

Finalaren aurkezpena San Telmo museoak hartu zuen eta bertan aurreratu zituzten jardunaldiko xehetasuna.

ORDUA

17:00.

KOKAPENA
Miramon Pasealekua, 2
Donostia Arena
Donostia
Gipuzkoa